2015(e)ko abenduaren 29(a), asteartea

2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

Hona hemen Let´s Dance talde artistikoaren inguruko erreportaia:

http://agentebromix.wix.com/letsdance



Unai Salazar eta Amaia Tomas

2015(e)ko abenduaren 18(a), ostirala

Espektazio handia egon zen Derion Miragarri taldearen ikuskizunaren inguruan

Gimnasia erritmikoko taldeak aurten ekipazioa aldatu du eta  arropa zaharra Siriar errefuxiatuen kanpamentuetara dohaintzan eman dute

Pasa den zapatuan, abenduak 12, izan zen Miragarri gimnasia taldeko Gabonetako ekitaldia. Urtero bezala, Derioko polikiroldegian izan zen emanaldia, bertan entrenatzen bait dute. Eta urtero bezala harmailak guztiz beterik egon ziren.

Jardunaldi honetan klubeko kide guztiek hartu zuten parte txikienetatik, prebenjamin kategoriakoak (4 urtetik aurrera) erdiko kategorietakoak (benjamin, alebin, infantil, kadete eta jubenil) nagusienetararte, senior kategoriakoak (20 urte inguru). Miragarriko taldekideez gain Getxoko Cuerdeando klubeko konjunto seniorrak (24-27 urte) ere parte hartu zuen ikuskizunean.



Mota honetako erakusketetan urtean zehar prestatutako ariketak ikus ditzakete batez ere umeen gurasoek baina baita interesa duen edonork. Txikienentzako haien lana erakusteko unea da lehiaketa ofizialetan oraindik lehiatu ezin direlako eta nagusiagoentzat haien familia eta lagunen aurrean aritzeko aukera ezin hobea da, lehiaketetako presioa ez dutelako eta gehiago disfrutatu dezaketelako. Gurasoentzat ere disfrutatzeko unea da ez direlako denbora guztian tentsioan egon behar ezer ez dagoelako jokoan.


Miragarri
taldeko gimnasta den Haizea Lozanorekin hitz egin dugu gimnasten eta entrenatzaileen ikuspuntua ezagutzeko, izan ere, duela urte batzuk hasi zen txikien entrenatzaile gisa. Bere ustez, gimnasia erritmikoak aukera ematen die umeei lagun berriak egiteko, “nahiz eta eskola berdinekoak ez izan”.

Gimnasia erritmikoak zenbait balore garrantzitsu sustatzen ditu umeen eta gazteen artean, hala nola,  “elkarlana, laguntasuna eta lehiakortasuna”. Haizeak esaten du umeek interes handia jartzen dutela koreografietan eta haien artean asko laguntzen direla ariketa ondo ateratzeko. Gainera konpetizioak ematen duen lehiakortasun puntua onuragarria da umeentzat.


Elkartasun espiritua

Urte honetan Miragarri klubak ekipazioko txandala aldatu egin du eta txandal zaharrak Siriar errefuxiatuen kanpamentuetara bidali dituzte, Gurutze Gorriaren bidez,  haiek erabil ditzaten. Garrantzitsua da umeek elkarkidetasun keinu hauek lehen pertsonan ikustea eta jakitea beraiek behar ez dutena beste pertsona batzuentzat oso garrantzitsua izan daitekeela.




Amaia Tomas eta Unai Salazar