2015(e)ko urriaren 4(a), igandea

URRIAK 2ra ARTEKO EPEA AURTEN ERASMUSEAN JOAN NAHI DIREN IKASLEENTZAT

* Graduko 2. eta 3. mailako ikasleek parte hartu dezakete 

* Gero eta garrantzi handiagoa dute mugikortasun planek

Unai SALAZAR eta Amaia TOMAS

Aurten ere 2014/2015 ikasturtean bezala Erasmus beken ezohiko deialdia egongo da bigarren lauhilekorako. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek irailak 28 eta urriak 2 bitartean egin beharko dute eskaera.



Deialdi honen nondik norakoak azaltzeko hitzaldi informatiboa egin zen irailaren 24an, osteguna, goizeko 12etan Leioako komunikazio fakultateko auditorioan. Bertan egon zen Gorka Orueta Estívariz, Irakasleen, Mugikortasun eta Erakundeekiko Harremanen Dekanordea dena. 30 bat ikasle bertaratu ziren informazio bila hitzaldira.

Bigarren deialdi honetan graduko 2. eta 3. mailako ikasleak parte hartu dezakete. Aukera gehiago izango dituzte onartuak izateko ezohiko deialdietara ikasle gutxiago aurkezten direlako. Hala ere, norako gutxiago izango dituzte aukeratzeko, batzuk ohiko deialdian bete zirelako.

Gorka Oruetaren ustez, EHUko ikasleen artean oso barneratuta daude Erasmus eta beste eratako mugikortasun planak. Ikalseak kontzienteak dira atzerrian denboraldi batez ikasteak asko aberasten duela esperientzia unibertsitarioa. Kurtso honetan momentuz 94 ikasle daude Erasmus mugikortasunean.

Maila internazionalean gero eta baloratuagoa dago EHU mugikortasun planetarako. Horren adierazle da gero eta ikasle gehiago jaso izana. Hona hemen ikasturte honetako EHUko ikasleen mugikortasun balantzea:

Outgoing (EHUtik): 122 // Incoming (EHUra): 74* (pasa den ikasturtean 92, aurten ere antzeko zifrara heltzea espero dute)

Informazio gehiago webgune hauetan:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina