2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea

Harrituz sukaldatu eta saporez laketu


Sutegi-modernoen jardunaldia ospatu da  urriak 6 eta 7 bitartean

·      Pual Uribarrik, sukaldatze era modernoaren aroa aurkeztu du  Bizkaia Aretoan .

·      losfueros.com/ eko jatetxean bere platerrik modernoenak plazaratzen ditu.

Harrituz sukaldatu eta zaporez pertsonak laketu lemapean aurkeztu du  Paul Ibarrak   bere sukaldaritza ibilbidea. Kreatibitatearen alorrean hainbat plater eraiki izan ditu baina arte platergintza adibidetzat hartuz, sukaldatzeko eragatik alegia, bere burua ezagutzera eman du.
Hainbat jatetxetan egin du lan. Haietako bi, Etxanobe eta Los Fueros kasu. Etxanobek 8 urte daramatza izugarrizko platerak prestatzen. Izan ere, garesti xamar izanik kalitatea da ordaindu egiten dena. Merezia gainera.
Diru sarrera gutxi edukita hainbat pentsamendu original eraikitzera jo izan zuten. Izan ere Sormenak 25 urte ditu soilik sukaldaritza alorrean. Horren harira Bulle, sormenean oinarritu den sukaldaritzaren berrikuntza honetan, sutegien zehastasunari eta labe potenteei esker, arau guztiak hausten hasi ziren eta horra or haien arrakasta. Honek Los Fueros jatetxearen jangela bete zituen. Arrakastaren garaipena lortuz.
Baina arrakasta lortu ahal izateko teknologia berrien erabilera funtsezkoa dela iradoki du sukaldariak. Hala, laborategiko materialak erabilgarri izan behar dituzte euren platertzarrak eraiki ahal izateko. Honek aro berria suposatu du Euskal sukaldaritzan.  
Hortaz, teknikak eta errezetak guztiz beharrezkoak dira. Baina ongi ezberdintzea garrantzitsua bada ere, Euskal Herriko jankide guztien ahoetan egongo ziren plater itzelenak eraiki behar zituzten. Ahala egin zute gaur egunerarte.
Gaur egun, Euskal gastronomiaren garrantzia handitu delarik, teknika berriak erabiltzea derrigorrezkoa suertatu da,  sukaldaritza berrikuntza konstantean egoteko baharrarekin.
Sutegi-modernoen sorkuntza
Los Fueros jatetxea(1878-2015) eraiki izan zuen bere sukaldari taldearekin batera. Hala, izugarriko ahaleginak egin zituen zenbait zapore berri eraiki nahian. Nola edo ala jaki guztiak saltzea da helburua. Jatetxea lekuratua dagoen tokiaren identitatea ezagutzera emateko, Bilbo hain zuzen . Bere proiektua eraiki ahala, bere horretan zeraman filosofiaz bat egiten zuen lemari dio. Sormena erabili behar da geure arazoak uxatzeko”alegia.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina