EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta TKNIKAk ikerketa bat egin dute formakuntza profesionalaren inguruan
Azterketaren emaitzetan hiru kasu ezberdin aurkitu dituzte
Intza Unanue eta Mireia Olariaga
EHUk, Mondragón Unibertstateak eta TKNIKAK gauzatutako ikerketaren puntu nagusia ikasleen praktikekin zer gertatzen den jakiteko larritasuna izan da. Lan mundutik gertu zegoen formakuntza profesionala nahi zuten lortu. Horretarako konpetentzia transbertsalak hezkuntzara ekartzea beharrezkoa ikusten zuten; talde lanak sustatzea, arazo bat konpontzea…
Bilboko Bizkaia aretoan ikerketaren inguruan hemandako hitzaldian, Idoia Fernández, UPV/EHUko hezkuntzarako laguntza zerbitzuko zuzendaria ikerketa gauzatzearen arrazoiez mintzau da: «Irakasleekin eginiko esfortzuek zerbaitetarako balio izan zuten jakiteko kezka zegoen».
Ikerketa honekin erantzun nahi izan duten galdera honakoa da; Zein dira lan egiteko modurik egokienak? Hau aztertzeko eta galderari erantzuna aurkitzeko bi fase izan ditu ikerketak; Hasteko kuantitatiboa (zentro hauek aurkitzea eta identifikatzea) eta ondoren kualitatiboa (irakasleekin eta ikasleekin elkarrizketak, talde eztabaidak… eginaz erantzunak lortuz).
Hiru kasu ezberdin
Emaitzetan hiru kasu ezberdin aurkitu dituzte; Banakako maila (irakasle bakarra, ez-sistematikoa), non izaera parte-hartzailea eta aktiboa duen irakasleak. Kasu honetan autoformazioa ematen da eta LHko kasurik ohikoena da. Bigarrenik, ziklo maila (irakasle taldea), aurrekoa baino metodologikoagoa, etorkizunari gehiago begiratzen diona eta autogestionatua dena. Eta azkenik ikastetxe maila (iralaske guztiak); ikasle motara moldatzen den kasua. Hemen zentruek izaten dute boterea.
Ikerketarekin honako ondorioak lortu dituzte; autogestioa, ikasleak inplikazioa izatea eta orientazio egokia edukitzea. Ana Eizaguirre, UPV/EHUko Inbestigatzaile eta Teoria eta Hezkuntzare Historiako departamentuko zuzendariak adierazu du oso garrantzitsua dela irakasleen motibazioa ikasleen formakuntzarako. Bestalde, modelo tradizionala apurtu behar dela ondorioztatu dute. Azpimarratu dutenez, garrantzitsuena eboluzioa baita eta ez azken emaitza.
Iturria: ana eizaguirreren eta idoia fernandezen garapena hitzaldia, hezkuntza berrikuntzako III. Jardunaldia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina