2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea

Harrituz sukaldatu eta saporez laketu


Sutegi-modernoen jardunaldia ospatu da  urriak 6 eta 7 bitartean

·      Pual Uribarrik, sukaldatze era modernoaren aroa aurkeztu du  Bizkaia Aretoan .

·      losfueros.com/ eko jatetxean bere platerrik modernoenak plazaratzen ditu.

Harrituz sukaldatu eta zaporez pertsonak laketu lemapean aurkeztu du  Paul Ibarrak   bere sukaldaritza ibilbidea. Kreatibitatearen alorrean hainbat plater eraiki izan ditu baina arte platergintza adibidetzat hartuz, sukaldatzeko eragatik alegia, bere burua ezagutzera eman du.
Hainbat jatetxetan egin du lan. Haietako bi, Etxanobe eta Los Fueros kasu. Etxanobek 8 urte daramatza izugarrizko platerak prestatzen. Izan ere, garesti xamar izanik kalitatea da ordaindu egiten dena. Merezia gainera.
Diru sarrera gutxi edukita hainbat pentsamendu original eraikitzera jo izan zuten. Izan ere Sormenak 25 urte ditu soilik sukaldaritza alorrean. Horren harira Bulle, sormenean oinarritu den sukaldaritzaren berrikuntza honetan, sutegien zehastasunari eta labe potenteei esker, arau guztiak hausten hasi ziren eta horra or haien arrakasta. Honek Los Fueros jatetxearen jangela bete zituen. Arrakastaren garaipena lortuz.
Baina arrakasta lortu ahal izateko teknologia berrien erabilera funtsezkoa dela iradoki du sukaldariak. Hala, laborategiko materialak erabilgarri izan behar dituzte euren platertzarrak eraiki ahal izateko. Honek aro berria suposatu du Euskal sukaldaritzan.  
Hortaz, teknikak eta errezetak guztiz beharrezkoak dira. Baina ongi ezberdintzea garrantzitsua bada ere, Euskal Herriko jankide guztien ahoetan egongo ziren plater itzelenak eraiki behar zituzten. Ahala egin zute gaur egunerarte.
Gaur egun, Euskal gastronomiaren garrantzia handitu delarik, teknika berriak erabiltzea derrigorrezkoa suertatu da,  sukaldaritza berrikuntza konstantean egoteko baharrarekin.
Sutegi-modernoen sorkuntza
Los Fueros jatetxea(1878-2015) eraiki izan zuen bere sukaldari taldearekin batera. Hala, izugarriko ahaleginak egin zituen zenbait zapore berri eraiki nahian. Nola edo ala jaki guztiak saltzea da helburua. Jatetxea lekuratua dagoen tokiaren identitatea ezagutzera emateko, Bilbo hain zuzen . Bere proiektua eraiki ahala, bere horretan zeraman filosofiaz bat egiten zuen lemari dio. Sormena erabili behar da geure arazoak uxatzeko”alegia.



"Paul Ibarra: Bilboko sukaldari berritzailea"


 
                                                  Iturria: www.antena3.com

  •  Bilboko “Los Fueros” jatetxean dihardu buru-belarri, berrikuntza propioak jatetxearen tradizioarekin bateratuz

2015(e)ko urriaren 13(a), asteartea

Urriak 12, eztabaida eta iritzi kontrajarriak

EEUUn kaltetuak izan diren diesel Volkswagenak ezer gertatu ez balitz bezala saltzen dira

EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta TKNIKAk ikerketa bat egin dute formakuntza profesionalaren inguruan

 

EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta TKNIKAk ikerketa bat egin dute formakuntza profesionalaren inguruan

Azterketaren emaitzetan hiru kasu ezberdin aurkitu dituzte


 
 
                                                  Intza Unanue eta Mireia Olariaga
 
EHUk, Mondragón Unibertstateak eta TKNIKAK gauzatutako ikerketaren puntu nagusia ikasleen praktikekin zer gertatzen den jakiteko larritasuna izan da. Lan mundutik gertu zegoen formakuntza profesionala nahi zuten lortu. Horretarako konpetentzia transbertsalak hezkuntzara ekartzea beharrezkoa ikusten zuten; talde lanak sustatzea, arazo bat konpontzea…
Bilboko Bizkaia aretoan ikerketaren inguruan hemandako hitzaldian, Idoia Fernández, UPV/EHUko hezkuntzarako laguntza zerbitzuko zuzendaria ikerketa gauzatzearen arrazoiez mintzau da: «Irakasleekin eginiko esfortzuek zerbaitetarako balio izan zuten jakiteko kezka zegoen».
Ikerketa honekin erantzun nahi izan duten galdera honakoa da; Zein dira lan egiteko modurik egokienak? Hau aztertzeko eta galderari erantzuna aurkitzeko bi fase izan ditu ikerketak; Hasteko kuantitatiboa (zentro hauek aurkitzea eta identifikatzea) eta ondoren kualitatiboa (irakasleekin eta ikasleekin elkarrizketak, talde eztabaidak… eginaz erantzunak lortuz).
Hiru kasu ezberdin
Emaitzetan hiru kasu ezberdin aurkitu dituzte; Banakako maila (irakasle bakarra, ez-sistematikoa), non izaera parte-hartzailea eta aktiboa duen irakasleak. Kasu honetan autoformazioa ematen da eta LHko kasurik ohikoena da. Bigarrenik,  ziklo maila (irakasle taldea), aurrekoa baino metodologikoagoa, etorkizunari gehiago begiratzen diona eta autogestionatua dena. Eta azkenik ikastetxe maila (iralaske guztiak); ikasle motara moldatzen den kasua. Hemen zentruek izaten dute boterea.
Ikerketarekin honako ondorioak lortu dituzte; autogestioa, ikasleak inplikazioa izatea eta orientazio egokia edukitzea. Ana Eizaguirre, UPV/EHUko Inbestigatzaile eta Teoria eta Hezkuntzare Historiako departamentuko zuzendariak adierazu du oso garrantzitsua dela irakasleen motibazioa ikasleen formakuntzarako.  Bestalde, modelo tradizionala apurtu behar dela ondorioztatu dute. Azpimarratu dutenez, garrantzitsuena eboluzioa baita eta ez azken emaitza.


Iturria:  ana eizaguirreren eta idoia fernandezen garapena hitzaldia, hezkuntza berrikuntzako III. Jardunaldia




2015(e)ko urriaren 4(a), igandea

URRIAK 2ra ARTEKO EPEA AURTEN ERASMUSEAN JOAN NAHI DIREN IKASLEENTZAT

* Graduko 2. eta 3. mailako ikasleek parte hartu dezakete 

* Gero eta garrantzi handiagoa dute mugikortasun planek

Unai SALAZAR eta Amaia TOMAS

Aurten ere 2014/2015 ikasturtean bezala Erasmus beken ezohiko deialdia egongo da bigarren lauhilekorako. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek irailak 28 eta urriak 2 bitartean egin beharko dute eskaera.



Deialdi honen nondik norakoak azaltzeko hitzaldi informatiboa egin zen irailaren 24an, osteguna, goizeko 12etan Leioako komunikazio fakultateko auditorioan. Bertan egon zen Gorka Orueta Estívariz, Irakasleen, Mugikortasun eta Erakundeekiko Harremanen Dekanordea dena. 30 bat ikasle bertaratu ziren informazio bila hitzaldira.

Bigarren deialdi honetan graduko 2. eta 3. mailako ikasleak parte hartu dezakete. Aukera gehiago izango dituzte onartuak izateko ezohiko deialdietara ikasle gutxiago aurkezten direlako. Hala ere, norako gutxiago izango dituzte aukeratzeko, batzuk ohiko deialdian bete zirelako.

Gorka Oruetaren ustez, EHUko ikasleen artean oso barneratuta daude Erasmus eta beste eratako mugikortasun planak. Ikalseak kontzienteak dira atzerrian denboraldi batez ikasteak asko aberasten duela esperientzia unibertsitarioa. Kurtso honetan momentuz 94 ikasle daude Erasmus mugikortasunean.

Maila internazionalean gero eta baloratuagoa dago EHU mugikortasun planetarako. Horren adierazle da gero eta ikasle gehiago jaso izana. Hona hemen ikasturte honetako EHUko ikasleen mugikortasun balantzea:

Outgoing (EHUtik): 122 // Incoming (EHUra): 74* (pasa den ikasturtean 92, aurten ere antzeko zifrara heltzea espero dute)

Informazio gehiago webgune hauetan: