Biktimen Munduak proiektuari amaiera emateko mintegia egin zen Bilbon
Bilkuran hainbat gai jorratu ziren ; Genero indarkeria eta haurtxoen lapurretak besteak beste
Mireia Olariaga eta Intza Unanue
Biktimen Mundua(k) Nazioarteko Mintegia, irailak 23, asteazkena, arratsaldeko 16:00etan hasi zen Bizkaia Aretoan. Jardunaldiak hilak 25, ostiralera arte iraun zuen.
UPV/EHUko Soziologia 2 Saileko Identitate Kolektiboen Ikertegiak antolatu zuen mintegi hartan, biktimaren irudiaz eta konplexutasunaren inguruan egin zen gogoeta. Zehazki, genero indarkeriaren biktimen, jatorri politikoa zutenen eta trafikoaren biktimen inguruan hitz egin zuten. Baita haurtxoen lapurretaz ere.
Hainbat partaide gerturatu ziren bilkurara. Alde batetik biktimen elkarteak: Haize Berria, PAT-APAT, Red Aqua, Todos los niños robados son también niños eta SOS Bebés Robados Euskadi. Bestetik, nazioarteko adituak, besteak beste, Francisco Ferrándiz CSICeko antropologoa eta Imanol Zubero UPV/EHUko ikertzailea.
Egitarau zabala eskaini zuten eta publiko guztiari zabalduta egon zen. Milaka pertsona bildu ziren lau urte iraun duen proiektu honi amaiera emateko.
Iturriak:
