ZIBER KAZETARIAK
2015(e)ko abenduaren 29(a), asteartea
2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena
2015(e)ko abenduaren 18(a), ostirala
Espektazio handia egon zen Derion Miragarri taldearen ikuskizunaren inguruan
Gimnasia
erritmikoko taldeak aurten ekipazioa aldatu du eta arropa zaharra Siriar errefuxiatuen kanpamentuetara
dohaintzan eman dute
Pasa den
zapatuan, abenduak 12, izan zen Miragarri
gimnasia taldeko Gabonetako ekitaldia. Urtero bezala, Derioko polikiroldegian
izan zen emanaldia, bertan entrenatzen bait dute. Eta urtero bezala harmailak
guztiz beterik egon ziren.
Jardunaldi
honetan klubeko kide guztiek hartu zuten parte txikienetatik, prebenjamin
kategoriakoak (4 urtetik aurrera) erdiko kategorietakoak (benjamin, alebin,
infantil, kadete eta jubenil) nagusienetararte, senior kategoriakoak (20 urte
inguru). Miragarriko taldekideez gain
Getxoko Cuerdeando klubeko konjunto
seniorrak (24-27 urte) ere parte hartu zuen ikuskizunean.
Mota honetako
erakusketetan urtean zehar prestatutako ariketak ikus ditzakete batez ere umeen
gurasoek baina baita interesa duen edonork. Txikienentzako haien lana
erakusteko unea da lehiaketa ofizialetan oraindik lehiatu ezin direlako eta
nagusiagoentzat haien familia eta lagunen aurrean aritzeko aukera ezin hobea
da, lehiaketetako presioa ez dutelako eta gehiago disfrutatu dezaketelako.
Gurasoentzat ere disfrutatzeko unea da ez direlako denbora guztian tentsioan
egon behar ezer ez dagoelako jokoan.

Miragarri taldeko gimnasta den Haizea Lozanorekin hitz egin dugu gimnasten eta entrenatzaileen ikuspuntua ezagutzeko, izan ere, duela urte batzuk hasi zen txikien entrenatzaile gisa. Bere ustez, gimnasia erritmikoak aukera ematen die umeei lagun berriak egiteko, “nahiz eta eskola berdinekoak ez izan”.
Gimnasia erritmikoak
zenbait balore garrantzitsu sustatzen ditu umeen eta gazteen artean, hala nola,
“elkarlana, laguntasuna eta
lehiakortasuna”. Haizeak esaten du umeek interes handia jartzen dutela
koreografietan eta haien artean asko laguntzen direla ariketa ondo ateratzeko.
Gainera konpetizioak ematen duen lehiakortasun puntua onuragarria da umeentzat.
Elkartasun espiritua
Urte honetan Miragarri klubak ekipazioko txandala
aldatu egin du eta txandal zaharrak Siriar errefuxiatuen kanpamentuetara bidali
dituzte, Gurutze Gorriaren bidez, haiek
erabil ditzaten. Garrantzitsua da umeek elkarkidetasun keinu hauek lehen
pertsonan ikustea eta jakitea beraiek behar ez dutena beste pertsona
batzuentzat oso garrantzitsua izan daitekeela.
Amaia Tomas eta Unai Salazar
2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea
2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena
ERREPORTAIA "EHUn pausu"ko kanpainaren inguruan (Intza Unanue eta Mireia Olariaga)
EHU/UPV ko ikasleek euskararen alde egin duten kanpaina aztertu dugu ondorengo erreportaia egiteko. Gehiago jakiteko... Egin klik!
"EHUn pauso" kanpainaren erreportaia
2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)

